7 kakorratz-lan ideia Gabonetan oparitzeko
Zu ere berandu zabiltza gabonetako opariekin? Gaur kakorratzez egin ditzakezun 7 ideia partekatu nahi dizkizut. Batzuk berehala izango dituzu prest, besteek denbora gehiago eskatuko dizute. Hori bai, aukeratzen duzun hori, jasoko duenak ziur gustoko izango du.
Inspirazioa ekarri eta gustoko izango dituzulakoan.
Saskia.
Trapiloa edo antzeko materialen bat behar izango duzu. Ematen diozun tamainaren arabera, erabilera anitz izango ditu: etxea apaintzeko, komunerako, barneko arropa gordetzeko, artileak jartzeko, jostailuentzako…
Mototxekoa.
Mototxeko hau nahi dezun materialaz egin dezakezu, beste proiektuetatik soberan dituzun zatiak aprobetxatzeko aproposak dira. Berehala egiten da eta oso politta geratzen da jarrita.
Etxeko zapatilak.
Etxean pasako dugun hainbesteko denbora dela eta, zapatila goxo eta ederrak ideia paregabea dira. Trapiloz edo antzeko materialaz egin ditzakezu. Emaitza hobetzeko, irristakaitza egiten dituzten gela jarri dezakezu. Nik aspaldi erabiltzen ditut eta neguan, ez ditut kentzen.
Artilezko txanoa.
Negua hasi berri da eta txano goxo eta beroa primeran datorkigu. Gustokoen duzun artilea aukeratu ezazu eta azkar azkar prest izango duzu.
Lepokoa, txanoarekin bat.
Eta harago joan nahi baduzu, txanoarekin bat egingo duen lepokoak sekulako arrakasta izango du. Bikote errepikaezina sortu ezazu artile goxo bera erabiliz.
Txal edo hirukizapi japoniarra.
Hiruki zapi hau egiteko denbora gehiago behar izango duzu eta agian, erdi mailako kakorratz-lan ezagutza ere. Hori bai, emaitza ederra izango da, benetan, eta jasotzen duenak ez du zure oparia ahaztuko.
Cotton Candy Kimono Txaketa
Txaketa hau udaran erabiltzeko diseinatu nuen, baina artile goxoaz eta finagoaz eginez, zoragarria geratuko dela deritzot. Ni, dagoeneko, oparitzeko bat egiten ari naiz.
Ideia hauen bitartez inspirazioa ekarri izana espero det. Gehiago nahi badezu, nire Youtube katean nire kakorratz-lan tutorial guztiak dituzu.
Besarkada haundi bat zuretzat eta Egu Berri On!