Kaixo!
Asteazkenero bezela, gaur Newsletteraren bidalketa eta blogean argitarapena dagokigu.
Urte hasieratik kontatu dizudan moduan, azkenaldian saiakuntzak eta frogak egiten aritu naiz. Egia esan, sormenari dagokion fase hau gehien gozatzen dudana da, nire buruan argi txiki bat sortzen den momentutik, bertan bueltaka hasi eta pixkanaka pixkanaka forma hartzen dijoa saiakuntzekin hasi, etengabe jolasean, eta gauzatu egiten dudan arte. Lehen emaitza amaitzen dudan momentu horretan, miatu egiten det eta bilatzen nuen hori dela konfirmatzen dudanean, edota hori baino zeozer hobeagoa lortu dudala konturatzen naizenean, izugarrizko ongizatea sentitzen det, gorputza pozez, gogoberotasunez, maitasunez betetzen zait… eta emozio guzti hauen mozkor horrek Lalocadelacasa izatea zein gustoko dudan gogoratzen dit.
Kakorratz-lana
Online Formakuntza: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 9. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:
- Oinarrizko puntuen aldaerak I. Puntu altu gurutzatua eta puntu altu bikoitza eta hirukoitza egiten ikasiko dugu.
Kakorratz-lanari buruzko informazio edo kuxidadeak:
Ba al zenekien kakorratz-lanean ari garenean gure garunak
serotonina hormona sortzen duela?
Zoriontasunaren hormona bezela ere ezagutua, neurona bideetan kantitatea igotzen denean hurrengo sentsazioak sortzen ditu:
ongizatea, erlaxazio, gogobetetze, kontzentrazio eta autoestima gehiago.
Osagarriak:
Sormen fase honetan jarraituz, azken egun hauetan frogatzeko prest ditut konpresak eta edoskitze diskak. Hauek egiteko zein material erabili ditudan argiago azaltzem dizut hurrengo bideoan. Interesgarria aurkituko duzulakoan nago.
Zero hondakinerako produktuez gain, gaur haur txikientzako bandanak ala hirukizapiak egiten aritu naiz. Naia lepokoak erabiltzeko txikiegiak diren haurren lepo eta bularrak berotzeko aukera aproposena. Egun batzuk barru sareetan ikusi ahal izango dituzu eta Online Dendan izango eskuragarri.
Eta amaitzeko, arbela motxilak egiteko oihalak moztutak eta prest daude Lalocadelacasaren lantegira iritsiko den josteko makina berriaren zain (datorren astean aurkeztuko dizut) , hemen ondoan moztu ditudan oihalen aurrerapen bat daukazu. Hain dira ederrak!
Bitartean… pasa zaitez Online Dendatik, bertan Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat topatuko dituzu. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.
Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!
Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!
Oihana
Lalocadelacasa