Osasunarengan kakorratz-lanak dituen onurei buruz ari naizenean, sarritan esaten didate ekintza honek bizkarra mintzen duela. Erantzun moduan eta nire fisioterapeutari jo ondoren, hauek dira nire 5 gomendioak bizkarra ez mintzeko kakorratz-lana egiten duzun bitartean:

  1. Bizkarra zuzen: Bizkarra eroso eta zuzen mantentzea erraztuko dizun lekua aukeratu ezazu.
  2.  Lepoa eta sorbaldak: Atentzioa jarri iezaiozu lepoaldeari, bereziki hasten ari zarenean, sorbaldak erlaxaturik mantendu daitezen eta tentsioa hartu ez dezazun.
  3. Lana magalean jarri: Kakorratz-lanean ari zarenean, bereziki zeozer haundia sortzen ari zarenean, lanaren pisu handiena magalean jarri ezazu.

 4. Tenkaketa: Ordu erdiro, gutxi gora behera, gorputza, esku eta besoak tenkatzea komeni da.

5. Jarrera: Eredu bat jarraituz aritzeko asmoa baduzu, zuzenean, bizkarra makurtu, jarrera indarrez aldatu ala lepoa tenkatu gabe jarraitzeko moduan koka ezazu.

Honetaz gain, horrela zaindu ditzakezu gorputzeko beste alde hauek:

  • Ikumena: Ikusmena ahalik eta gutxien mintzeko asmoz behar haina argi dagoen lekuan aritu zaitez kakorratz-lanean. Argia naturala baldin bada, hobe.
  • Eskuak: Krema hidratatzailea erabiliz eskuetan masajea egitean, plazer haundia izateaz gain, eskuek leuntasunarekin eskertuko dizute.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa