Tuneziar kakorratza ezagutzen dugun kakorratz-lan arruntaren antzeko teknika bat da. Honekin hainbat ezberdintasun ditu, bai kakorratz motari, bai prozesu eta emaitzari dagokionez.

Hiru tuneziar kakorratz mota daude:

– Punta bakarreko kakorratza, arrunta baino luzeagoa eta tope egiten duen zerbait duena beste ertzean.

– Punta bikoitzeko kakorratza, arrunta baino luzeagoa da ere, eta kako bat darama ertz bakoitzean.

– Punta bikoitzeko kakorratz borobila, kako bat darama ertz bakoitzean eta erdian soka moduko bat puntuak borobilean eta luze heltzeko.

Prozeuari dagokionez, tuneziar kakorratza hari bat edo birekin landu daiteke, bai zuzenean bai borobilean, eta arruntarekiko duen ezberdintasuna hurrengoan datza: buelta batean puntuak igo eta hurrengoan itxi edo bildu egingo dira, banaka egin beharrean.

Azkenik, teknika honekin lan egin ondoren lortzen den emaitza aukeratzen dugun puntu motaren araberakoa izango da, baina orokorrean, oihal opako eta solidoa izango da, nahiko potoloa. Argazki honetan, ezkuinaldean, kotoi urdin politt honekin egindako oinarrizko puntuaren itxura daukazu.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa