Casasol etxeko Handmade ataleko Marta Pijoan-ekin elkarrizketa
Eskulanen munduan berria ez bazara, kakorratz-lan, bi orratz eta makramé teknika ezberdinetan, bereziki, Casasol Etxeko kotoi eta artile zoragarriei buruz entzungo zenuen, edo agian, pasa dira zure eskuetatik haien kono adierazgarriak. Honetaz gain, ezagunak dira sare sozialetan burutzen dituzten hilabete-erronkak.
Urtea ongi hasteko asmoz, blogean, urteko lehen elkarrizketarako Marta Pijoan dugu gurekin. Marta Casasol-ek duen Handmade ataleko zuzendaria da, Filicor S.L taldeko hari eta soka fabrikazioan espezializatua dagoen marka.
Casasol-eko Eko Eko kotoiak
Web orriak adierazten duen moduan Casasol familia enpresa bat da, 50 bat langile dituena, eta ibilbidea 1803an hasi zen, nekazal eta abeltzaintzaren sektorean soka eta lokarriak sortuz. Martak dioenez, ordutik enpresa hau bi familiena soilik izan da. Gaur egun Casasol zuzentzen duen familiaren harremana pasada den mendeko 60. hamarkadatik dator. Ez al zaizu iruditzen, datu hauekin soilik, guztiz interesgarria den enpresa dela?
Casasol etxeko Merino Superwash eta Mohair artileak
Handmade atalari dagokionez, betidanik CasaSol-en egon den atala dela dio Martak, baina ez gaur egun duen dimentsioarekin. Hasieratik CasaSol-ek kalitate handiko hari eta lokarriak sortzen zituen lantegi eta artisau txikiek larrua landu eta espartinak egin zitzaten. Hori bai, azken urteotan bultzada garrantzitsua jaso du atal honek eta honen bitartez, egokitzapen garrantzitsua jasan du.
Egokitzapen hau, Ramon eta Jordik, CasaSol etxeko belaunaldi berriak enpresari emandako bultzadarekin lotuta dagoela dio Martak. 2010 urtean gertatu zen belaunaldi aldaketa hau: Jordi eta Palmira, ordurarte CasaSol zuzentzen zuten senar-emaztea jubilatu egin zen eta beren bi semeei pasa zieten testigua. Bi hauek izan ziren Handmade atala beregokitu eta bultzatu nahi izan zutenak.
“Itzaletan lanean urteak pasa ondoren, materia prima eta produktuen garapen eta ikerketan murgildurik, jarraitu nahi zuten estrategia argi izan zutenean, nirekin jarri ziren harremanetan Casasol taldean sartu eta Handmade ataleko zuzendaria izateko proposamenarekin. Hau 2017 urte inguruan gertatu zen.”
CasaSol etxeko baloreak
– Ikuspegi ekolojikoa: Pijoan-en arabera, ikuspegi ekolojikoa, jasangarritasuna eta erantzukizun soziala CasaSol-elo DNA-n daude. Guzti hau enpresaren eraikina bisitatzean nabaritzen da: Mieres herrian kokatua dago, 300 bat biztanle dituen herri batean, naturaren erdian, Garrotxako alde bolkanikoaren parke naturalean. Inguruan, nekazal zelaiak eta behi abeletxeak daude.
Casasol etxeko Degradé kotoiak
“Casasol-ek paisaia honetan parte hartzen du,
eta ezin diogu naturari bizkarra eman, ezta nahi ere. ”
Beren artile eta kotoiak ezagutzen badituzu, jakingo duzu CasaSol-ek zuntza naturalekin (kotoia, lihoa, etab.) lan egiteko apostua egin duela beti. Enpresan hasi zenean, Ramon eta Jordik argien jarri zioten premisa hau izan zela adierazten digu Martak:
“Oso argi gogoratzen det nola esan zidaten: <
Hasieran ez nuen oso ondo ulertu baina aurrerago guztiz barneratu nuen.”
– Emakumeen presentzia: Gai honi erreferentzia eginez, Martak Casasol-en emakume handiak egon direla azaltzen digu, hauetatik azkena, Palmira da, senarraren ondoan 40 urtez CasaSol zuzendu duen Jordi eta Ramonen ama.
“Bai gizartean, bai organizazioen barne gertatzen ari den aldaketa eta ziurgabetasun osoko garai hauetan emakumeen ikuspegia oso baliotsua dela deritzot. Horregatik, zuzendaritza orekatu batek erabaki estratejikoen barne emakumeon ikusteko modua barneratua izan beharko du.”
Casasol etxeko Amour Single Ply arkume artilea
– CasaSol etxetik sortzaile eta diseinatzaile ezberdinekin elkarlana adierazten da. Honetaz gain, gutako askoren lana bultzatzen dute erronketan aurkeztutako proposamenak sare sozialetan argitaratuz, beren materialekin egindakoak partekatuz,… Gertutasun eta irisgarritasun hauek oso bereziak egiten ditu, nire aburuz.
Pijoanek dioenez, Casasol-ek bere lan egiteko moduan bai diseinatzaile bai dendekin bat egiteko apostua egin du betidanik. CasaSol-ek sortu egiten ditu materialak, baina haiek dira pertsonengana iristeko behar ditugunak.
“Guk hariak soilik sortzen ditugu, haien proiektuen bitartez “bizia eman” behar diotenak diseinatzaileak dira. Eta honengatik da hain garrantzitsua beren ikuspegi eta babesarekin batera lan egitea. Azaltzen diguten konpromezu eta konplizitaterik gabe hau ez litzateke posible izango.”
Modu honetan, hari baten ikerketa eta garapen prozesua urte bete baino gehiagoko lana duen lan sakona da. Denbora guzti honetan zehar frogak egiten ditugu testura eta konposaketa egokia lortu arte, eta guzti honetarako, diseinatzaileen esperientzia eta iritziek hari ezinhobea aurkitzeko bidean laguntzen dute. Guzti hau dela eta, Casasol-en hari kolekzioa ez da oso zabala, eta horren ordez, iragankortasun handiko hariak dira.
Amaitzeko, Casasol etxeko produktuetatik iristen den kalitate eta mimoa azpirratu nahi nituzke. Hauek ez dira ohizko ezaugarriak gaur egun. Martak ondorio gisa dioenez, CasaSol hasieratik heredatutako baloreak dira. Beste markak ez bezala, produktu hauek ez dira masa produktuak, baizik eta kalitate altuko produktuak, guztiz Espainian sortutakoak, CasaSol-en instalazioetan eta prozesu oso beraien eskutik kontrolatua. Guzti hori argi eta garbi nabaritzen da emaitzean.
Mila esker Marta, zure irisgarritasun eta gertutasunagatik, hain argi eta ongi partekatzeagatik CasaSol etxeari buruz.
Ohorea izan da. Lalocadelacasan miresle bat duzue.