Sweetulasi-ko Noeliarekin elkarrizketa
Instagram-en duen profila edota bere web orria inoiz ikusi baldin badituzu, bere irrifarrak duen goxotasuna eta zein atsegina den nabarituko dezutela ziur nago. Noeliaz ari naiz, Sweetulasi-ren atzean dagoen pertsona kreatiboaz, alegia. “Erremediorik ez duen ameslaria!” bere esanetan. Gaur blogeko elkarrizketa atalean Noelia dugu gurekin kakorratz-lanez, material ezberdinez eta orokorrean, eskulanetaz hitzegiteko asmoz. Has gaitezen!
Oihana: Ongietorria Lalocadelacasaren blog-era, Noelia, mila esker zure denbora eta hitzak gurekin partekatzeagatik. Kontaiguzu pixkat zuri buruz.
Noelia: Lehenik eta behin, elkarrizketa hau egiteko nigan pentsatzeagatik eskerrak eman nahi dizkizut, niretzat ohorea da.
Argazkigintza, dekorazio, ibilaldi, hondartza, zelai eta familiazalea naiz. Handmade-aren maitalea naiz eta nire bizitzan kakorratz-lana bezelako zaletasuna edukitzeak ilusioz betetzen nau. Zer gehiago eska nezake? Nik diodanez:
Handmade-a eta ni eskutik elkarrekin goaz!!
O: Zer da Sweetulasi?
N: Sweetulasi 2016 urtean jaio zen nire bizitza pertsonalean egunez egun hazi den zaletasun bat bezala. Hori dela eta, nire online denda irekitzea erabaki nuen kakorratz-lanari bereziki eskeiniz. Eta pixkanaka, pausoz pauso, beste teknika ezberdinak garatzeko osagarriak sartu ditut, hala nola, bi orratzekin egiten den puntua, makrame, punch needle, joskintza, etab.
Orokorrean, eskuz sor dezakegun edozerri buruz dut jakin-mina. Adimena argitzen du, bizitza aritzen digu, eta horregatik hurrengoa diot:
“Eskuak lanean, adimena atsedenean”
Nire denda sormen-lekua da, bertan sartzeak beste mundu batera eramango zaitu…
O: Zergatik Sweetulasi izena?
N: Sweetulasi nire senarrak eta biok nire marka definitzeko diseinatutako izen konposatua da, oso berezia da. Tulasi tradizio hinduisten jainkosa da. Sanskritoz «Paregabea» esan nahi du eta albaka sakratuarekin du zerikusia, Krishnaren jarraitzaileek miresten duten landarea. Aurretik «Sweet» jari genion eta izen hau osatu genuen, euskara itzuliz «Tulasi Gozoa» izango lizateke.
Bitxikeri moduan, landare lehor honen egurra Hare Krishnaren mantra kantatzeko erabiltzen diren arrosarioak egiteko rabiltzen dela gehitu nahiko nuke.
O: Hara! Zein izen mistikoa eta zein ongi dagokizu, egia esan. Orain, jatorriaz hitzegin dezagun: Noiz eta nola sartu zen kakorratz-lana zure bizitzan?
Txikitatik gustoko izan ditut eskulanak. Nire amak, izeba eta amonak, bi aldeetatik, josi, trikotatu, bordatu eta kakorratz-lanean aritzen ziren. Beraz, nire ahizpa zaharrenak eta nik ikas-mina sentitzen genuen, eta gurutze-puntua, brodatua eta puntua giten genuen.
2015 urtean, Rakelek, nire ahizpak, etxeko txikienak, norbaitek oparitu zion trapiloz egindako “klutch” bat erakutsi zidan. Lehen aldiz ikusten nuen trapiloz egindako ezer, eta material horrekin lan egiteko interesa piztu zitzaidan. Ordutik honaino, ezin izan naiz gelditu. Teknika guztien artean hau dut gustokoen eta erosoen sentitiarazten nauena.
O: Kakorratz-lana terapeutikoa izan al da zuretzat? Lalocadelacasan, kakorratz-lanari buruz hitzegiten dudanean hurrengo esaldia esaten det: “Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu”. Ados zaude hitz hauekin?
“Niretzako kakorratz-lana edozer egin ahal duen duen baltsamo miragarria izan da“
Egunez egun, kakorratz-lanzalea den pertsona gehiago ezagutzen dudan heinean hau egia dela ziurtatzen det. Horrela kontatzen didate, eskerrak ematen dizkidate arazoak, bakardadea, gaixotasuna, etab. ahaztea lortu dutelako. de la enfermedad… Hau da, hobby terapeutikoa da, bai, alaia, aktiboa, modernoa, kreatiboa. Moda da, komunitatea da, laguntasuna da. Orduak pasa nitzake niretzat esan nahi duena deskribatuz. Kakorratz-lanak pilo bat eman dit!!
O: Hitzegin dezagun orain zure dendan aurki ditzakegun materialei buruz: Nola aukeratzen dituzu? Zeintzuk dira artile ala kotoi batek izan behar dituen nahitaezko ezaugarriak? Eta orratz eta bestelako osagarriek?
Sasoi berria datorrenean nire komertzialekin elkartzen naiz eta sortu berriak eta markaren oinarrizkoak diren materialak erakusten dizkidate.
Ezer baino lehen, liluratu behar naute. Gehiengoa material nobleak dira, ingurumena kutsatzen ez dutenak. Berritzaileak, leunak, kalitatezkoak atsegin ditut, jantzi bat amaitzen duzunean lanari eskeinitako lan eta esfortzuak merezi dezaten.
Gustoko dudan haria ikusten dudanean, gehienetan momentu horretan bertan beretzako proiektua pentsatzen det, eta beste batzuetan, proiektua buruan daukat baina hari aproposarekin topo egin arte ez dut egiten.
Bezeroek eskatzen dizkidaten hariak ere ekartzen ditut, baina normalean nik aukeratzen ditut zehatz-mehatz. Denda materialez gainezka edukitzea ez dut gustoko, sasoi guztietan hariak berritu eta aldatzea atsegin dut.
Orratz eta beste osagarriei dagokienez, berdin gertatzen zait. Milaka marka eta osagarri daude merkatuan, eta nik, gustokoen ditudanak ekartzen ditut. Arrunta den hortik irtetzen diren markek erakartzen naute, betiere kalitate onekoak badira. Oso gustoko ditut gure “bitxikeriak” dien osagarriak, eta horregatik beti aritzen naiz zuentzat ekartzeko asmoz, horrelakoen bila.
Dendara ekartzen dudan guztia frogatu egiten det merezi duten ala ez ziurtatzeko helburuz. Irudikatu ezazu zenbat kakorratz, guraize, hari eta horrelako ditudan!! (barreak) Baina gustora eskeini eta saltzeko, hauek ongi ezagutu behar ditudala uste det.
O: Zure sare sozialetan beti oso aktibo eta kreatibo ikusten zaizu, zure patroiak sortzeko orduan zerk iradokitzen zaitu? Lehenengo eredua irudikatzen duzu eta ondoren sortzeko materiala bilatzen duzu? Edo alderantziz?
Oso kreatiboa naiz, eta baita ere oso aktiboa. Ez dakit geldi egoten. Txikitatik dekorazioa, asmakuntzan, zentzu guztietako eraldaketan trebea izan naiz. Diseinua nirekin dator, buruan beti 20na gauza ditut martxan, eta noski, inoiz ez dut pentsatua dudan guztia sortzeko astirik izango. (barreak)
O: Zurekin guztiz bat nator, burua eskuak baino mila aldiz azkarrago doa.
Gaur egun modan egotea oso erraza da, nik ez dut inongo leku konkretuan inspirazioa bilatzen, baina momentu oro informazioa jasotzen dugu konturatu gabe: telebistan, sare sozialetan, kalean, erakusleiho batean, albotik pasatzen den pertsona bat, landare batean…
Edozein lekuan gustoko duzun zeozer ikusten duzu eta,
“kakorratzez egin dezaket?” pentsatzen duzu
Edo zuzenean bururatzen zaizu “top” hau ukitu honekin hemen, besoa horrela… Batzuetan aspaldi izandako jantzia errepikatzen duzu, Vintage patroiak egitea ere gustoko dut, nire amak txikia nintzenean egindakoak irakasten dizkit, oso gustora egiten ditut proiektu hauek eta gainera bera zoriontsu sentitzen da amaituak ikusten dituenean.
Askotan gertatzen zait ere, jantzia egiten ari naizen bitartean diseinua aldatzea, eta emaitza hasieran pentstatutakoarekin zerikusirik ez izatea. T
Horrelakoa naiz eta horrela sortzen ditut nire diseinuak,
pentsatu gabe, edo asko pentsatuz!
O: Ezer gehiago, Noelia, izugarrizko plazerra izan da espazio hau zurekin partekatzea.
N: Mila esker guztioi honaino iristeagatik, Sweetulasi buruz gehiago jakitea gustoko izana espero det. Besarkada bat!
O: Mila esker zuri Noelia, hain tarte atsegin honengatik, plazer bat izan da zu entzutea eta zutaz gehiago jakitea.
Bere lana sakonki ezagutu nahi izanez gero, pasa zaitezte bere web orritik www.sweetulasi.com eta Instagram profiletik: @sweetulasi
Oharra: Argazki guztiak Sweetulasiren propietatea dira.