Silento Studio-ko Igone eta Dawarekin elkarrizketa

Silento Studio Igone eta Dawa dira, beren pasioengatik elkartutako Donostiako bi lagun. Alde batetik, ehunketa prozesuenganako pasioak, gauza ederrenganako pasioak, eta bereziki, prozesuenganako, autoezagutza eta garapen pertsonalarenganako pasioak elkartzen dituzte.

Igone emozio eta elikadura “coach”-a da, Igonefanlocoach enpresan (www.igonefanlo.com) eta Dawa, es consultora en economía circular y residuo cero, y es directora de la consultora Bilibin Circular (www.bilibin.eus)

Silento Studio makrame modernoa, tapizak eta dekoraziorako beste objektuak egiteko material jasangarria saltzen duen denda da. Materialetaz gain, erabilera objektuak sortzeko tutorialak ere diseinatzen dituzte, dekorazioa eta etxean enfokatzen dira, baina guzti honen gainetik, ehuntzen dugunean sortzen den lasaitasun eta isiltasun prozesuaren errezle edo katalizatzaileak izan nahi dute. 

“Gure iritziz meditatzeko modu asko daude, eta ehuntzea gure buruarekin konektatzeko forma meditatiboa dela uste dugu”

 

Silento Studio, enpresa gisa 2020 urrian sortua izan zen, pasa den urtarrilan web orria estreinatu zuten www.silentostudio.com eta momentu honetan proiektuaren irteera prozesuan murgildurik daude.

Mila esker Igone eta Dawa zuen gertutasunagatik eta Lalocadelacasaren blogean parte hartzera animatzeagatik.

Zer esan nahi zuen proiektuarentzat aukeratu duzuen “Silento Studio” izenak?

Silento isiltasuna da esperantoz eta oso gustoko dugu, gainera, barnean “lento” hitza duelako, lasaitasuna, geldotasuna, slow mugimendua… Silento zure isiltasun momentu geldoa da. 

Material jasangarriak. Zer esan nahi du kontzeptu honek? Zeintzuk dira jasangarritasun irizpide eta ezaugarriak? Hauek lortzeko zailtasunik izan al duzue?

Zero hondakina etas ekonomia zirkularraren ingurumen jasangarritasun irizpideak ezartzen dizkiegu enpresak garatzen dituen prozesu eta material orori.

Material jasangarrien irizpideak:

  • Lehenengo irizpidea zuntz naturalak soilik erabiltzen ditugula da. Ez dugu jatorri petrokimikoa duen zuntz sintetikorik erabiltzen, ezta zuntz artifizialak ere. Horrela, gure materialak kotoian, lihoan, yutean, kainamoan, artilean, birziklatutako zetan oinarritzen dira, hau da, jatorri bejetala edota animali jatorria duten materialak dira, baina guztiak naturak sortzen dituen materialak dira.
  • Bigarren irizpidea: %100 diren materialak erabiltzen ditugu. Hau da, ez ditugu materialak nahasten dituzten zuntzak, ekonomia zirkularrean monomateriala deitzen den kontzeptua da hau. Etorkizunean, material hori birziklatua edo konpostatua izango denean, askoz ere errexagoa izango da bere bizitza zikloaren amaiera ondo kudeatua izatea monomateriala denean.
  • Bestalde, gertutasuna ere lantzen dugu. Momentu honetan, gure materialen %95ak jatorri nazionala du, gertukoa esaten dugunean iberiar penintsula esan nahi dugu, Euskadi bait gaude eta bertan, oraingoz, ez dago ehun produkziorik. Lantzen ditugun kotoi, yute eta lihoa Katalunian produzitzen da, eta artilea, Gaztela eta Leonen iparraldean. Gure materialaren %5a atzerrian sortzen da, hemen sortzen ez den eta Italiatik datorkigun artile mota bat, eta Indiatik emakume kooperatiba baten eskutik lortzen dugun zeta birziklatua.
  • Atzerrian lan egiten dugunean, lekura ezin dugunean bidaiatu eta estandar sozialak bermatuko dituen jarraipena ezin dugunean egin, produkzio ekolojiko ziurtagiria eskatzen dugu, eta Indian, bidezko lanaren ziurtagiriak ere. 

Ehungintza sektorean dudan esperientziari eta ekonomia zirkular aholkularitzari esker, ez dugu zailtasunik eduki material hauek lortzeko.

Zer esanahi dute zuentzako zuen proiektuan lantzen dituzuen telare eta makrame teknikek? Zergatik aukeratu dituzue hauek?

Nahiz eta biok kakorratza ere egiten dugun, bai Igonek eta nik, Dawak, teknika hauen bidez ehuntzean sentitzen duguna partekatzen dugu. Horrela, nire hariekin ehuntzen jartzen naizenean, nire objektu apaingarria sortzen hasten naizenean, nere tapiza edo loreotzi-euskarria, gure talentuekin konektatzen den momentua dela konturatzen dara, gauza guztiak ahaztu egiten dituzu, gose ere zarela ahaztu egiten duzu, eta biok ados daude teknika meditatiboak direla esatean.

Igonek beti izan ditu gustoko artileak, kotoiak,… Izan ere, ehuntzen hasi zenean bere amona, ama eta izeben materialak berreskuratu zituen, eta egia esan, biok beste lanetan zeregin mentalak ditugu, aholkulari bezala, pertsonekin lanean, pentsatzen, estratejiak sortzen, eta biontzat,ehuntzen dugunean gure barne “niarekin”, gure sormenarekin, lasaitasunarekin konektatzen gara.

Bestalde, ni, Dawa, Altiplanoan bizi izan nintzen, eta bertan makrame eta telarea egiten ikasi nuen. Beti hobbry bezala izan ditut ekintza hauek, baina behin, Igonek adierazi zidan: “hara!, zein nolako aurkikuntza!, begira ezazu bizitzan ari naizen guzti hau, esperientzia hau munduari ireki behar diogu!”  Eta hortik jaio zen online denda, behin behineko lantegiak eta online tutorialak sortzearen ideia. Youtube katearekin ere hasi gara:

Lalocadelacasan kakorratzari buruz hurrengo esaera dugu: “Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu.” Ados al zaudete ehuntzearen eduki terapeutikoarekin?

Silento e-commerce bat baino gehiago da, paradigma edo kontzientzia aldaketa honetara iritsi nahi duen mugimendu inspiratzailea da.

Gure iritziz, ekintza mota hauek gure barneko horrekin konektatzen gaituzte, zure talentuekin konektatzen zaitu, mundu honetara ekarri duzun zereginarekin, alegia. Gaur egun bizi dugun gizarte mota honetan prozesu hau guztiz beharrezkoa dela deritzogu. Ehuntze momentu horrek zure buruarekin duzun konexioa indartzen du, lasaitasunera eramaten zaitu, eta ondorioz, beste bizitza mota baten aldarrikapena dela iruditzen zaigu.