Kaixo!

Asteazkenero bezela, gaur Newsletteraren bidalketa eta blogean argitarapena dagokigu.

Gaurkoan berri on batekin hasiko gara: datorren otsailetik hasita ekaina arte, hilabeteko lehen igande bakoitzean,

10tak 14ak arte, Donostiako Amara auzoan dagoen El Saloncito-ko Haur Azokan egongo gara txikientzako produktuekin salgai.

Gertu bizi bazara, etortzea gomendatzen dizut. Gainera, txikiekin etortzen bazara, 12tan ipuin kontaketa ekintza egingo da, oso gustoko izango dute!

Kakorratz-lana: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 7. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Haunditze eta txikitzeko puntuak. Puntu kantitatea haunditu edo txikitzeko modu ezberdinak ikasiko ditugu ezagutzen ditugun oinarrizko puntuei egokituz.

Oraindik ez bazaude nire Newsletterrari suskribatuta, hemen izena ematera gonbidatzen zaitut: zure izena eta helbide elektronikoa jarri itzazu eta web orriko edukiarekin zeikusia duen informazioadun mail bakarra jasoko duzu astero.

Kakorratz-lanari buruzko informazio edo kuxidadeak: Kakorratz-lana egiten duten gizonak #menwhocrochet

Kakorratz-ñana emakumeen gauza dela uste duten horietakoa bazara, hona hemen gaztelaniaz “Hombres Tejedores” izeneko mugimenduaren inguruko bideoa:

Osagarriak: Aste honetan mantak eta zentzumen mantatxoen bilduma berria josten ari naiz, oraingoan ere estilo eta kolore ezberdinetako oihalekin egingo duzu topo, beti minkyaren burbuila leunekin bat eginez.

Jana manten neurria 72 x 60 zmkoa da, gutxi gora-behera, jaio berria biltzeko, sehaskan, karritoan edota hamakan gainetik jartzeko aproposa da, baita lurrean alfonbra moduan haurra gainean jartzeko ere!

Beñat zentzumen mantatxoek 30×30 zmko neurria dute, gutzi gorabehera. Kotoi eta minky oihaletaz gain, ertzetan testura eta kolore anitzeko zintak dituzte. Zentzumenekoak dira haurtxoak txupatu eta koska egin, igurtziz egiten duten soinua entzun, minkyak gordetzen dituen ezagunak zaizkion usainak usaindu, oihal alaien kolore biziak ikusi eta, nola ez, azalean oihalen leuntasuna sentitu ditzakeelako. Zure txikitxoa liluratuko du!!

 

Biak batera txupetero eta giltzatakoarekin (mantatxoa heltzeko) bat, Jaiotze Pack-a osatzen dute: gertu daukagun eta berehala aita edo ama izango den horrentzat oparirik leunena.

Neurrira ala pertsonalizatua nahi izanez gero, olalocadelacasa@gmail.com helbidera idatziz eska iezadazu.

 

Gogora ezazu, pasa zaitez Online Dendatik, bertan Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat topatuko dituzu. Ale bakoitza bakarra da, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa