Silento Studio Igone eta Dawa dira, beren pasioengatik elkartutako Donostiako bi lagun. Alde batetik, ehunketa prozesuenganako pasioak, gauza ederrenganako pasioak, eta bereziki, prozesuenganako, autoezagutza eta garapen pertsonalarenganako pasioak elkartzen dituzte.
Instagram-en duen profila edota bere web orria inoiz ikusi baldin badituzu, bere irrifarrak duen goxotasuna eta zein atsegina den nabarituko dezutela ziur nago. Noeliaz ari naiz, Sweetulasi-ren atzean dagoen pertsona kreatiboaz, alegia. “Erremediorik ez duen ameslaria!” bere esanetan. Gaur blogeko elkarrizketa atalean Noelia dugu gurekin kakorratz-lanez, material ezberdinez eta orokorrean, eskulanetaz hitzegiteko asmoz. Has gaitezen!
Eskulanen munduan berria ez bazara, kakorratz-lan, bi orratz eta makramé teknika ezberdinetan, bereziki, Casasol Etxeko kotoi eta artile zoragarriei buruz entzungo zenuen, edo agian, pasa dira zure eskuetatik haien kono adierazgarriak. Honetaz gain, ezagunak dira sare sozialetan burutzen dituzten hilabete-erronkak.
Kakorratz-lana egiten baduzu jakingo duzu proiektu bat hasteko modurik arruntena kadeneta edo katetxoak egitea dela (borobilean ezik, orduan eraztun majikoarekin egingo baitugu). Baina hasierako katetxoak eragozpen batzuk baditu, bereziki lan osoarekin alderatuz elastizitate gutxiago duelako.
Adibidez, goitik beherako edo top down jertsea egin nahi badugu, kadenetarekin hasten bagera, nahiz eta ondoren puntu elastikoa egin, honek irekitzeko orduan erresistenztia egingo du. Honetaz gain, goitik beherako lepokoa egiten dugunean, dena zuzenean josi gabe, amaitzerakoan konturatuko gara hasierako aldea amaierakoa baino zurrunagoa dagoela. Gertatu al zaizu?
Kaixo guztioi, blogeko elkarrizketa sekzioarekin jarraituko dugu Nire Bitxikeriak-eko Iratxerekin. Iratxek kakorratz-lan zoragarria egiten du, bere sormenak Instagram-eko @nire_bitxikeriak profilean ikusi ditzakezue. Azkenaldian eredu sormenarekin hasi da “Ortzadarra Shawl” ereduarekin, dohan eskura dezakezu bere profilean, zoragarria da! Nik jadanik egin dut nirea.
Elkarrizketa sekzioa irekitzen dugu gaur Lalocadelacasaren blog honetan. Eta horretarako, Joseba Zabaleta Arbelaitz aukeratu det. Josebak Donostiako Tabakaleran dagoen Ubik liburutegiko “Eta Puntu” trikotatzeko topaketak gidatzen ditu eta elkarrizketa honetan puntuari, topaketei, jeneroari eta talde kudeaketari buruz hamaika gauza partekatu dizkigu:
Ama edo aita baldin bazara, jakingo duzu zure txikitxoarekin irtetzerako orduan, nahiz eta parkera tartetxo batez izan, gainean eramateko ezinbestekoak daudela badakizu. Bakoitzak bere trikimailu eta antolatzeko modua ditu, nik, gaur, gainean beti daramatzadan gauzak aurkeztuko dizkizut, bai txikia soinean eramaten badut, bai kotxez eta bai karritoarekin irtetzen bagera.
Jakingo duzun bezela, Lalocadelacasaren kakorratzari buruzko goiburua, arimari eta korapiloei buruz ari den hau da:
“Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu.”
Esaera hau oso garrantzitsua da niretzat, nire eskuek kakorratza lehen aldiz hartu zutenetik, kakorratz-lanean aritzea nire babes, sendagai, terapia, jostaketa, meditazioa izan da, irudimen, alaitasun eta ilusio iturri agortezina.
Wax oihalek kotoiaren gainean daukaten argizari kapari zor diote izena eta hauen kolore anitz eta marrazki paregabeek ez dute inor epel uzten. 2007an, Senegalera egindako lehen bidaian ezagutu nituen, lehen aldiko maitasuna izan zen eta ordutik, hamaika pasa dira nire esku, gorputz eta bihotzetik.