Kaixo!!

Ezagutzen al duzu matematika hiperbolikoa eta kakorratz-lanaren arteko harremana? Eta ekintza honek zure osasungain dituen onurak? Gaur, txikiaren beharrak direla eta Lalocadelacasarentzat denbora oso exkaxa daukadan koarentena garai honetan, kakorratz-lanari buruzko hainbat kuxidadeen bilketa egin nahi izan det. Nik, pertsonalki, oso gustokoak ditut. Matematika eta geometriaren ingurukoak bereziki!!

1) Zure osasunaren gaineko onurak

Kakorratz-lana egiteari buruzko ezaugarri zoragarria literalki zure adimena aldatu dezakeela da. Gainera, zure ongizaterako tresna xume eta boteretsua eskuratzen dizu.

Corkhill, Betsan. Tejiendo Salud: Crea una mente flexible y ayuda a mantener tu bienestar FlatBear Publishing.

2) Zure osasunaren gaineko onurak

Ba al zenekien kakorratz-lanean aritzeak ondorio lasaigarriak dituela guregan?

Efektu lasaigarriek kakorratz-lanean ari den pertsona bai prozesu bai emaitza gozateko ahalmena ematen diote. Azkeneko emaitzarekiko independentea den etengabeko sari hau oso motibatzailea da. Aldaketa arrakastatsua gerta dadin beharrezkoa den iraunkortasuna eskuratzen dizu.”

Corkhill, Betsan. Tejiendo Salud.

3) Zure osasunaren gaineko onurak

Ba al zenekien kakorratz-lanean ari garenean gure garunak

serotonina hormona sortzen duela?

Zoriontasunaren hormona bezela ere ezagutua, neurona bideetan kantitatea igotzen denean hurrengo sentsazioak sortzen ditu:

ongizatea, erlaxazio, gogobetetze, kontzentrazio eta autoestima gehiago.

4) Historia

Ba al zenekien I Gudate Mundialean kakorratz-lanetan kodeak eta mezuak sartzen zituzten emakume espioiak ziren  zeudela?

Hona hemen informazio hau garatzen duen erderazko artikulurako esteka: Las espías que tejían mensajes secretos con ganchillo y calceta

5) Historia

Ba al zenekian Ingalaterrako Victoria Erreginak kakorratz-lana oso gustoko zuela? Bai emaitza bai berak ere egitea. Adituek diotenez kakorratz-lanaren arteari bultzada eta balio soziala eman zien. Hona hemen bere irudi bat kakorratza duelarik eskuan jo ta ke!

6) Matematika hiperbolikoa

Nola uste duzu elkar litekeela zientzia, pentsamendu matematikoa, artea, ingurumena babesteko aktibismoa eta kakorratz-lana?

Wertheim ahizpak Institute For Figuring (IFF)ren sortzaileak dira, bata artista eta beste zientzilaria dira. Beren kakorratz-lan hiperbolikoz egindako koralezko uharriek zientzia eta matematikak aupadatu zituzten. Zein zaila ulertzeko, ezta? Bietako batek 2009ko Ted Talk hitzaldi honetan garbiago azaltzen digu:

Adi geometria hiperbolikodun planoak kakorratzez nola egiten diren azaltzen duen bideoari!! Badakit arraro xamarra dirudiela baina Dana Taimina andereak oso argi azaltzen du eta zoragarria gertatzen da plano horiek nola egiten diren ikustea.

8) Gauza zoragarriak

Ezagutzen al duzu Toshiko Horiuchi artista japoniarra eta kakorratzez egiten dituen haur parkeak? Ikusi itzazu hurrengo bideoan zein leku ederrak sortu dituen.

9) Jeneroa

Kakorratz-lana egiten duten gizonak!! #menwhocrochet

Kakorratz-lana emakumeen gauza dela uste duten horietakoa bazara, hona hemen gaztelaniaz “Hombres Tejedores” izeneko mugimenduaren inguruko bideoa:

Zer iruditu zaizu?
Ezagutzen al zenuen informazio hau?
Azaldu ez dudan besterik ezagutzen al duzu?
Hauek komentarioen atalean gustora irakurriko nituzke.
Mila esker hor egoteagatik!

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa