Kaixo!

Hasteko, Neguko Solstizio eta Gabonetako Jai Zoriontsuak opa dizkizut. Egun hauek gehien maite dituzunen artean igaro ditzazula espero det.

Asteazkenero bezaela, Newslettera eta blogean argitarapena dagokigu. Lehenik, Kakorratz-Lanean Hasteko Online Kurtsoari buruzko informazioarekin egingo duzu topo, dagoeneko 3. gaiarekin gaude oinarrizko puntadak ikasiz. Jarraian kakorratz-lana egiteak dituen onurei buruz kuxidade ala informazioa aurkituko duzu ikuspegi terapeutikoarekin bat eginez. Amaitzeko, online dendako berriak azaltzen dizkizut. Interesgarria irudituko zaizula espero det.

Manta hau haurdunaldian nire txikitxoarentzat egin nuen granny square puntua erabiliz. Maitasun handia diot.

Kakorratz-lana: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 3. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Oinarrizko puntuak. 2. gaian ikasitako puntu baxua errepasatu ondoren, puntu altua, puntu ertaina eta puntu irristatua ikasiko ditugu. Puntu hauetatik abiatuz, zure gustura nahasketak egin ditzakezu: lerro serieak puntu altua, baxua eta ertaina tartekatuz, lerro berean bi puntu ezberdin erabili… Zure irudimena den “etxeko eroari” bururayzen zaion edozer! Bururatzen zaizun horrekin frogak egitea gomendatzen dizut, eta emaitza ez baduzu gustoko, desegin ezazu eta berriro hasi… oso ongi datorkizu praktikatzea eta mugimendu berri hauek eskuetan hartzea.

Kurtsoari dagokionez somatuko zenuen bertan klik egin ondoren, argitaratutako gaiak eta indizeak orri bakar batean jaso ditudala. Bideoak ikusi ahal izateko Newsletterean jasoko duzun pasahitza sartu beharko dezu.

Oraindik ez bazaude suskribatuta, hemen izena ematera gonbidatzen zaitut: zure izena eta helbide elektronikoa jarri itzazu eta web orriko edukiarekin zeikusia duen informazioadun mail bakarra jasoko duzu astero.

Kakorratz-lanari buruzko informazio edo kuxidadeak: Ba al zenekien kakorratz.lanean aritzeak ondorio lasaigarriak dituela guregan?

“Los efectos calmantes habilitan a la persona que teje a disfrutar del proceso tanto como alcanzar los resultados. Esta contínua recompensa, que no depende del producto final, es motivadora. Te aporta la persistencia necesaria para que el cambio suceda con éxito.”

Corkhill, Betsan. Tejiendo Salud: Crea una mente flexible y ayuda a mantener tu bienestar

Osagarriak: Prest al dituzu Gabon hauetako opariak? Horrela ez bada, garai zabiltza! Ez itzazu gal Online Dendan dauden Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Berriak! Aste honetan produktu berri bat gehitu det: Naia txikientzako lepokoak. Polar ala bildots oihala daramate barneko aldean eta kanpotik, aldiz, puntu oihal alaiak. Erabilitako oihal guztia kotoi organikoduna da. Oraingoz 1-2 urteko neurria dago eskuragarri, 40 zmko zirkunferentzia eta 20zmko altuera dutenak. Berehala, 3-5 urteko neurria. Gure altxor maitatuenentzat oparirik leunena!

Mila esker hor egoteagatik.
Hobetzen eta ikasten jarraitu ahal izateko kurtsoari, web orriari, dendari buruz zure iritzia, ekarpenak ezagutzea oso gustoko izango nuke. Posta elektronikos ala hemen behean komentatuz egin dezakezu.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa