Kakorratz-lan proiektu bat hasteko modu ezberdinak

Kakorratz-lana egiten baduzu jakingo duzu proiektu bat hasteko modurik arruntena kadeneta edo katetxoak egitea dela (borobilean ezik, orduan eraztun majikoarekin egingo baitugu). Baina hasierako katetxoak eragozpen batzuk baditu, bereziki lan osoarekin alderatuz elastizitate gutxiago duelako.

Adibidez, goitik beherako edo top down jertsea egin nahi badugu, kadenetarekin hasten bagera, nahiz eta ondoren puntu elastikoa egin, honek irekitzeko orduan erresistenztia egingo du. Honetaz gain, goitik beherako lepokoa egiten dugunean, dena zuzenean josi gabe, amaitzerakoan konturatuko gara hasierako aldea amaierakoa baino zurrunagoa dagoela. Gertatu al zaizu?

Guzti hau ekiditeko eta elastizitate gehiago lortzeko, hasierako katetxoaren ordezko bi alternatiba dakarkizut:

  • Puntu baxu, ertain ala altuekin egin daitekeen, bata bestearen gainean lantzea lehenengo lerroa sortuz,
  • Ertz elastikoa sortzea aurreko bidea erabiliz ala modu perpendikularrean eginez.

Puntu baxu, ertain ala altuekin egin daitekeen, bata bestearen gainean lantzea lehenengo lerroa sortuz,

Lerro bat puntu baxu, ertain ala altuekin hasi dezakegu zuzenean, hauek “modu luzatuan” eginez eta bata bestearen gainean sortuz. Honen bidez elastizitatea errekuperatuko dugu eta emaitza oso ikusgarria izango da, zuk soilik nabarituko duzu ezberdintasuna. Hemen, ezkerreko bideoan azaltzen dizut nola egin:

Ertz elastikoa sortu

Kakorratz-lanez landuko dugunak ertz elastikoa behar badu, puntu elastiko arrunta erabili dezakegu, erliebe puntuak eginez, bata aurretik hartuta, bestea atzetik, aurretik ikasi dugun lehen lerrotik abiatuz.

Bestalde, zuzenbide perpendikularrean ertz elastikoa egiteko modua badago ere. Honen emaitza oso profesionala da, puntu irristatuak eginez trenzatik hari bakarra helduz.

Eskuinean dagoen bideoan bi modu hauetan puntu elastikoa nola egiten den azalduko dizut:

Trikimailu hauek gustoko izan dituzula espero det, zuk ezagutzen al duzu hauetaz gain, kakorratz-lana hasteko beste moduren bat? Partekatuko al duzu beherago?

Mila esker hor egoteagatik, egun zoragarria izan dezazula opa dizut,

Oihana
Lalocadelacasa