Kaixo!

Asteazkenero bezela, hemendik agertzen naiz Lalocadelacasaren mundu sortzaile honetan gertaturiko berriak azaltzeko asmoz.

Urtarrilan aurreratu nizun moduan, igande honetan, martxoak 1, hilabeteko lehen igandea dela eta, Donostiako El Saloncito-ren Txiki-Marketan nire postua jarriko det txikientzako osagarriekin. Inguruan bizi baldin bazara, bixitan etortzera gonbidatzen zaitut, zuzenean txikientzako osagarriak erakutsiko dizkizut gustora. 

Kakorratz-lana

Online Formakuntza: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 11. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Proeiktu bat itxi. Proiektuan ixten ikasiko dugu, apaingarriak diren puntu irristatuak eta karramarro puntuarekin batera.
Behin-behineko formakuntza:

GOGORA EZAZU, oraindik lekua badagoela “Kakorratzez zure txanoa egiten ikasi ezazu”, otsailaren 29an, larunbatean, lantegian parte hartzeko.

Gorde ezazu zure Sarrera Online Dendan

Jar ditzagun gure eskuak irudimenaren erritmora dantzan!!

Kakorratz-lanari buruzko informazio ala kuxidadeak:

Aurrerago argitaratu nuen kakorratz-lan eta matematika hiperbolikoaren inguruko bideoarekin jarraian, gaur geometria hiperbolikodun planoak kakorratzez nola egiten diren azaltzen duen bideoa aurkezten dizut. Badakit arraro xamarra dirudiela baina Dana Taimina andereak oso argi azaltzen du eta zoragarria gertatzen da plano horiek nola egiten diren ikustea.

Nahi izango al zenuke bideotutorial bat plano hiperboliko sinple bat egiten ikasteko? Andereak soinean daraman apaingarriaren modukoa, adibidez. Zer diozu?

Osagariak:

Oihalezko konpresa eta edoskitze disken frogak amaitzear daude, jadanik badaukat hainbat emaitza, eta egia esan, espero baino askoz hobeagoak izaten ari dira. Gauzek bere bidea jarraitzen badute, datoren asterako Online Dendan izango dituzu eskuragarri.

Bitartean, pasa zaitez Online Dendatik, bertan Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat topatuko dituzu. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Mila esker hor egoteagatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Oihana
Lalocadelacasa