Azkenaldian Zero Waste edo Zero Hondakina ikuspegiari buruz maiz hitzegiten da, hemen blogean, oihalezko konpresa eta maskarilei buruz aritu naiz jada. Gaia oso interesgarria iruditzen zaidanez eta nire produktuetan ikuspegia hau pixkanaka sartu nahi dudanez, gaur kosmetikoa solidoari buruz hitzegin nahi dizut, hau da, solidoak izanik, plastikozko poterik behar ez duten xaboi, txanpu, aurpegi garbitzeko produktu, desodorante, etab.-ak.

Pentsatu al duzu inoiz higiene pertsonalerako zenbat plastikozko pote erabiltzen dituzu urte beten? Hortzetarako pastatik abiatuz, xaboi, gel, txanpu, leuntzaile, aurpegi garbitzaile… Zenbaki haundia batzen dute, ezta? Eta, zer moduz gutako bakoitzak %80 batean murrizten badugu erabilera hori? Planetak eskertuko duela ziurra da.

 

Bestalde, usainak, xaboiak eta orokorrean, kosmetika gustoko duen horietakoa bazara, ikuspegi hau ere zurekin bate etor daiteke, gaur egun osagai natural, usain goxodun eta sustantzia kaltegarri gabekoekin lan egiten duten hainbat enpresa bait daude eta gainera, zoragarriak dira eta oso ondo usaitzen dute!!

Nik hainbat etxeko txanpu eta xaboiak frogatu ditut eta, zalantzarik gabe, La Malvaflor da nire aukera, bereziki nire txikiak eta biok erabiltzen ditugun aguakatedun txanpu eta xaboiak, ile leuntzailea, rosa mosketadun aurpegi garbitzailea paregabeak dira.  Emaitzak frogatu dudan produktuen pareko ala hobeak direla esango nuke, eta gainera, zero waste.

Ezagutzen al duzu gustoko duzun horrelako enpresarik?

Eta orain pentsatuko duzu: ados, produktu hauek paperean bilduta datoz, baina ireki ondoren… zer? Ba horretarako ditugu Lalocadelacasaren kosmetika solidoa gordetzeko Aliceinwonderland poltsatsoak, barrutik, toaila oihala eta kanpotik, wax oihal afrikarrak erabiliz josiak. Bertan zure xaboia ala txanpua gorde dezakezu erabili ondoren, eta xaboi-pastilla aldatzerakoan, garbigailuan garbitu eta listo, prest daukazu hurrengoa gordetzeko!! Gainera, bidaiatzeko ala gimnasiora joateko oso aproposak dira, bertan nezeserra eraman dezakezu, espazio txiki eta modu erosoan.

Guzti honetaz gain, berehala Online Dendan izango dituzu banbu ala kotoi organikodun toailaz egindako toallitak, aurpegiko margoa kentzeko diskak eta Zero Hondakina ikuspegia daramaten beste hainbat produktu. Zer iruditzen zaizu? Animatzen al zara?

Mila esker hor egotegatik.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut,

Oihana
Lalocadelacasa