Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu.
Jakingo duzun bezela, Lalocadelacasaren kakorratzari buruzko goiburua, arimari eta korapiloei buruz ari den hau da:
“Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu.”
Esaera hau oso garrantzitsua da niretzat, nire eskuek kakorratza lehen aldiz hartu zutenetik, kakorratz-lanean aritzea nire babes, sendagai, terapia, jostaketa, meditazioa izan da, irudimen, alaitasun eta ilusio iturri agortezina.
Eta hau ez da niri soilik gertatzen zaidan zerbait, kakorratz-lanak gure osasun fisiko eta mentalarengain onura anitz dituela frogatua dago. Gai honi buruz interesik bazenu, bi liburu hauek gomendatzen dizkizut:
– Tejiendo salud: Crea una mente flexible y ayuda mantener tu bienestar. Betsan Corkhill
– Zen and the art of knitting: Exploring the links between knitting, spirituality, and creativity. Bernadette Murphy
Gaur ez naiz kakorratz-lanaren onurei buruz inor komentzitzera etorri, zurekin kakorratz-lana nola erabiltzen dudan partekatzera baizik, hau da, zauri bat sendatu nahi dudanean, estresatua nagoenean eta etena behar dudanean, edota motibaziorik gabe sentitzen naizenean eta goruntz bultzada bat behar dudanean, nola egiten dudan.
Orain kontatuko dizudana nire esperientzia da soilik, nire ongizaterako kakorratz-lana erabiltzen dudan modua, terapeutikoki, momentuan sentitzen ditudan beharrei erantzunez.
Nire zauria sendatzen.
Gure bizitzan zeozer mingarria gertatu denean edo momentu zaila zeharkatzen ari garenean, min horren sendatze prozesuan aktiboki parte har dezakegu. Min hori jaso, entzun, sentitu eta irteerara lagundu dezakegu.
Ni ez naiz terapeuta eta izateko intentziorik ere ez dut, baina ziurtasunez esan dezaket kakorratz-lanean aritu eta gero, minak arindu egiten direla, lasaitasun eta ongizatea gerturatzen direla, eta erreflexiorako espazioal ere irekitzen direla.
Hau praktirakara ekarri nahiez, nire azken krisi edo kolpe gogorrean manta bat aukeratu nuela azaldu nahi dizut. Nik banekien gertatutakoak bere denbora behar izango zuela sendatzeko, beraz, artile goxo eta eder baten 10 harilko erosi nituen eta nire buruari esan nion: hau nire sendatze-manta da, harilko hauek lantzen ditudan bitartean nire buruari negar egiteko, triste egoteko, haserretzeko, korapiloa sentitzeko baimena ematen diot, eta amaitzean, dena askatzeko ere.
Manta bat aukeratu nuen proiektu karratua zelako, granny estrukturaduna, puntu altuak eginez soilik, matematika handirik gabe, puntu kantitaterik zenbatu behar gabe, eta horrela, nire atentzioa sentitzen nuen horretan, gorputzean eta barnean gertatzen zenaren gain jartzeko aukera izanik.
Hilabeteak pasa ziren kakorratz-lanean aurrera eta aurrera, harilko bat eta bestea, (sesio hauek lan pertsonala, terapia eta autozaintzarekin lagundu nuen, noski, hau ez da miraria) eta azkenik, nire manta amaitu nuen. Manta haundi, goxo eta ederra benetan.
Nire manta amaitua ikusterakoan sentsazio libratzailea eduki nuen, min guzti horrek nigandik alde egin izan balu bezela, nire eskuen bitartez, zeozer eder, goxo eta leunean bihurtuz. Etapa horren amaiera izan zen. Manta hura etxean daukat oraindik, nire sofaren gainean, sendatutakoa eta prozesuan ikasitakoa gogoratzen dit. Hor edukitzea eta noizean behin, atentzioz begiratzeak ere on egiten dit.
Estresa eta ihesa.
Zoritxarrez, gaur egun, gure bizimoduak, lanak, familia erantzukizunek eta presaka ibiltzeak, estres egoerara eta etengabeko mugimendura eramaten gaituzte maiz, gure orainaren edo gure buruengandik ihesi egongo bagina bezala.
Batzuetan, konturatzea da pausorik grarrantzitsuena. Niri askotan gertatzen zait, behin eta berriro nire burua lasterketa batean aurkitzen dut, eta konturatzen naizenean, pause-ari sakatu, konsziente egiten naiz eta kakorratz-lanean aritzeko espazio bat bilatzen det, nahiz eta loari denbora kendu behar izan.
Kasu honetan, proiektu xinple eta motza aukeratuko det, saski bat, txanoa, mototxekoa, agian karteratxo edo estutxea… Oraingoan proiektuan atentzioa jarri beharko det zailtasun handirik gabe, eta honek, frenoa jartzera behartuko nau, orainan zentratuz eta burua orain eta hemen kokatuz.
Ariketa honetan egunean denboratxo bat jarduteak gauzak aldatu ditu, ziur nago.
Motibazio falta, bultzada baten beharra.
Eguneroko ohikeriak bere eskuetan harrapatzen gaituenean, eta egunak bata bestearen atzetik errepikatzen direla iruditzen zaigunean, motibazio eta gogo falta sentitzen dugu. Horrela gertatzen denean, erronka bat aukeratu eta buru belarri jartzeko momentua iritsi da.
Nik, erronkak gogoz gustoko ditudala, horrela sentitzen naizenean, proiektu zaila aukeratzen det, materiala eta kakorratzaren aukeraketaren momentutik, jantziaren neurri eta forma, marrazki edo puntada, diseinua aukeratu arte, prozesu landu eta meditatua eskatzen duena. Eskuragarria den helburua izan dadila beti, noski, errealistak izan gaitezen, baina zeozer berria bai, estimulanytea, berezia den norbaitentzat ala zuretzat egina, zu bait zara zure “norbait” bereziena.
Hemendik abiatuz, pauso bakoitza gozatuko dugu. Sormen prozesu honetan, egin eta desegin beharko dugu, ikertu, pentsatu, zenbatu, eta bidean, maitasun eta atentzioa jarri. Konturatzen zarenean, zoragarria den zerbait izango duzu eskuartean, zuk zeuk sortua, bihotzetik kanpora, zure eskuen bitartez. Eta momentu horretan sentituko duzuna egitean soilik ulertuko duzu osoki, baina apur bat aurreratuz, osotasuna sentituko duzu, zure buruarekiko maitasuna, esker-ona, poztasun eta gogobetetasuna, ilusioa, boterea eta askoz gehiago ere. Zerren zain zaude?
Gogora ezazu:
Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu.
Egun zoragarria izan dezazula opa dizut,
Oihana
Lalocadelacasa