Gero eta hobekien ezagutzen dugu moda industriak duen ingurumenaren gaineko eragina, bai sorteko prozesuei bai kontsumo ereduei dagokionez. Krafter, edo “zuk zeuk egin ezazu” filosofiaren barne, jantzi ala osagarri baten sortzeko prozesua oso modu ezberdinean ulertzen da.  Honetaz gain, plastikozko eta erabili eta botatzeko produktuen lekuan oihalezko produktuen erabilera hedatzen ari da, zero hondakina ikuspegia dutenak, alegia. Gainera, eskuz  eta maitasunez egindako produktuei gero eta balio handiagoa ematen zaie gai honekiko sensibleak diren pertsonen artean. Baina… zer gertatzen da sortzen ditugun gauzak egiteko erabiltzen ditugun materialekin?

Orain del hilabete batzuk, urtebete agian, galdera hau egin niola nire buruari, eta orain dela gutxi ere hasi naiz mundu honetara eta alternatiba hauetara gerturatzen, baina azken hilabete hauetan zero hondakina ikuspegia duten produktuak  Online Dendan sartzeaz gain, ingurumenarekin eta produkzioan parte hartzen duten pertsonekin errespetu gehiago duten josi eta kakorratzez lantzeko material berriak erabiltzen hasi naiz nire eguneroko lanean.

Horrela, ezagutu eta ikertu nuen lehenengo arloa kotoi organikodun oihalena da, eta hauekin, GOTS eta OEKO – TEX ziurtagiriak. Ez nuen oso argi zer esan nahi zuen bakoitzak eta ondorioz, pixkatxo bat gehiago ikertu nuen hurrengoa jakin arte: lehenengoa, Global Organic Textile Standard, fibra organikodun oihal sortzeari dagokion ziurtagiri garrantzitsuena da eta ez dio soilik ingurumenaren alderdiari soilik atentzioa jartzen, giza alderdia ere kontua hartzen baitu. Aitzitik, bigarrenak, OEKO – TEX edozein oihalaren fabrikazioan erabiltzen diren sustantzia kimikoei egiten die erreferentzia.

Ni ez naiz gai honetan aditua, gehiago jakin nahi baduzu, Naturtelas-en, kotoi organikodun oihal eder eta onak saltzeaz gain, guzti hau argi eta garbi azaltzen dute haien blogean: Certificaciones GOTS y Oeko-Tex ¿Cuáles son las diferencias?

Kotoi organikoetaz gain, kraft tex edo kortxoa bezalako material berriak ezagutu ditut azken urteotan, hauek larruarekiko alternatiba ezinhobea dira eta hauek dira beren ezaugarri garrantzitsuenak:

Kraft Tex-a zelulosazko oihala da, kraft papera, larrua eta oihal arruntaren ezaugarriak batzen ditu. %100 ekolojikoa da, garbituz gero testura ezberdinak lortu daitezke, margotu, inprimatu, tintatu daiteke, eta oihal potolo baten moduan josi ere. Oihal leuna da, oso material berezia eta aldakorra da. Oso gustoko dut nik! Ez hitzazu Natxo karteratxoak eta biltzeko tabakoa gordetzeko Irati zorroak Online Dendan.

Kraft tex-a erosi nahi izanez gero, online denda hauetan duzu eskuragarri: Jan et Jul o Manos Maravillosas

Kortxozko oihalari dagokionez, zer esan diezazuket… osagarriak josteko gogokoen dudan oihala da, leuna, arina, sendoa, iragazgaitza, malgua, josteko errexa, eta aukera guztietan ederra da. Pare bat urtez aritu naiz oihal honekin josketan eta ez diot akatsik topatu oraindik. Oihal ekologikoa da, artelatzetik dator eta produkzio prozesuan ez da beharrezkoa zuhaitza moztea. Badirudi ejipziarrek antzinan ere erabiltzen zutela. Zoragarria benetan!

Kortxo-oihala Jan et Jul enerosi dezakezu, oso kalitate onekoa daukate dute beti.

Birziklapena, aukeran dagoen beste alternatiba bat dugu, hau da, har ditzagun gure armairutik erabiltzen ez dugun jantzi eta osagarri oro eta eraldatu ditzagun, eman diezaiegu bizitza berri bat zaborrean amaitu baino lehenago. Jantzi bakero eta oihal sendoak dituztenak oso aproposak dira honetan hasteko. Laister hitzegingo dizut sakonago gai honi buruz, Upcycling edo Birziklapen kreatiboaren inguruko formakuntza txiki bat jasotzen ari bait naiz. lehen bait lehen informazio gehiago eta tutorialen bat prestatzeko asmoa daukat honen inguruan.

Orain arte, oihalez besterik ez dizut hitzegin, duela oso gutxi ezagutu ditut kakorratz-lanean aritzeko materialen alternatibak. Izan ere, trapiloaz gain, ez nekien existitzen zirenik ere. Azken hilabeteetan Casasol Handmade etxearekin egin dut topo. Enpresa honek bere kotoietan GOTS y OEKO – TEX ziurtagiriak dituzte. Hilabete hontan, apirilean, Eko/Eko (Ekolojikoa eta ekonomikoa) kolekzioa atera dute eta hari hauek oihal birziklatuetatik sortu dituzte, bakeroetatik sortutako bat ere badago. Hilabetero, Casasol-ek erronka bat antolatzen du kolekzio berriekin lantzeko, eta ezagutzen ez nuen egiteko modu eta material hauekin liluratua nengoela, erronkan parte hartzea erabaki det. Laister ezagutuko duzun proiektuarekin ari naiz lanean, eta ziuraski kurtso-tutorial bat argitaratuko det hau egiten ikasteko… baina honi buruz aurrerago hitzegingo dugu.

Ezagutzen al dituzu ikuspegi honetatik lan egiten duen beste etxerik? Badakit Katia bezelako etxe handiek, kolekzio ekoren bat badutela. Ezagutzen al dituzu?

Oihalei dagokienez, zure ikuspuntua ezagutzea gustoko izango nuke, ezagutzen al duzu beste alternatibaren bat? Zure ekarpenak urrea dira niretzat.

Informazio guzti honen ondoren, izango al zara eko – sortzaile?
Mila esker hor egotegatik.
Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut eta sormena ondoan izan dezazula kuarentena garai honetan!

Oihana
Lalocadelacasa