Azken egunotan hamaika galdera egin dizkidazue Oihalezko Maskarila Berrerabilgarriei buruz, beraz, aste honatko artikulua hauei buruz idazteko aprobetxtu det. Zure zalantzak argitzea espero det.
1) Oihalak
Maskarila hauek 3 oihal kapa daramatzate, bat apaingarria eta bi, kotoi organikodun eta ziurtagiridun oihala: filtratze bakteriologikoa, hidrofugoa eta arnastea uzten duena. Ziurtagiria eskeran sartzen det. Oihal apaingarriak, batzuk kotoi arruntadunak, besteak kotoi organikodunak, froga txiki bat egin diet lantegian, ur beroarekin kolorea galtzen ez dutela ziurtatzeko.
2) Neurriak: M, L eta bizardunentzako XL neurriak lantzen ari naiz helduentzat, eta txikientzat 2-3 urte, 4-6 eta 7-9 urte. Hemendik gora M neurria izango litzateke goma pixka bat murriztuz.
3) Maskarila jarri eta kendu
4)Filtroa
Maskarila hauek ez dute filtrorik behar, ziurtagiria duen kotoi organikodun bi kapa daramatza eta hauek egiten dute funtzio hori. 60 gradutan 30 garbiketa irauten dute baldintza onetan.
5) Garbiketa: Maskarilak 60 gradutan 30 garbiketa jasaten dituzte baldintza onetan, hemendik aurrera, maskarila bota egin beharko dugu.
Osasun ministeritzak gomendatzen dituen desinfekzio neurriak:
- Xaboi arruntaz eta 60-90 tenperaturadun urarekin garbiketa makinan.
- Lixiba eta ur epel soluzio batean sartu maskarila 1:50 proporzioan 30 minutuz. Ondoren ur eta xaboiaz garbitu lixiba kentzeko eta lehortzen utzi.
- Badaude birusa hiltzen dituen hainbat produktu onartuak merkatuan, hauek ere erabili daitezke.
6) Garrantzitsua:
Maskarila hau maskarila hijieniko baten parean egongo litzateke.
Maskarila erabiltzeak ez du esan nahi segurtasun distantzia eta eskuen garbiketa ez dela egin behar, hirurak garrantzitsuak eta osagarriak dira.
Gogoratu maskarila eskuak garbitu ondoren jarri eta kendu egin behar dugula, gomak solik ukituz.
Izan gaitezen arduratsu.
Oihana
Lalocadelacasa