Deskribapena
Hauek dira atal honetan aurkitu ditzakezun oihal motak:
- Belus edo ileguria: Oihal elastiko eta leuna da, laztantzean duen testura plazerra da zure azålarentzat. (Kotoi organikoa GOTS)
- Pana: Oihal hau elastikoa da ere baina azalean marradun erliebea du. Leuntasunaz gain, pertsonalitatea eta vintage ukitu bat jarriko dio zure estiloari. (Kotoi organikoa GOTS)
- Polarra: Ingurune hotzetan aukerarik goxoena dugu hau, bai menditik bai hiritik ibilaldian. Kotoi hodei batean murgildurik mantenduko ditu zure buru eta belarriak. (Kotoi organikoa GOTS)
- Bildotsa: Testura ileduna gustoko dugunontzat, hau dugu aukera begetal, goxo eta atseginena. (Kotoi organikoa GOTS)
- Felpadun jertse oihala: Oihal mota honek erosotasuna eta kolore nahiz marrazki alaiak elkartzea eskeintzen digu. Beti asmatzeko aukera da hau, urritik martxora, bai gau eta bai egunez. (Kotoi organikoa GOTS)
- Kotoi organikodun puntu edo kamixeta oihal turbanteak: Puntu oihala modu zoragarrian egokitzen da zure buruan, oso leun eta atsegina da eta ez du burua estutzen, ezta buruko minik ematen. Udako lookari kolorea eman nahi badiozu erosotasunari lehentasuna emanez, aukera zoragarria da hau.
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.