Urte Berri On!

Oso pozik egiten nau aurten Urte Berria ere asteazkenean izatea, Newsletter-aren bidalketa eta blogaren argitarapenarekin bat.

Gaur 2020 urtea hasten da eta honekin, Lalocadelacasak bere egunak ilusioz, proiektuz eta lan egiteko gogoz hasten ditu. 2019 urte bizia izan da maila guztietan eta modurik onenean amaitzen da: 16 hilabetez dena argiz margotu duen etxekotxikitxo zoriontsuarekin eta, txikitxoaren modura, piskanaka baina etengabe hazten ari den kakorratz-lan eta josketa proiektu honekin.

Guzti hau dela eta, ESKERRAK ematen dizkizut zuri, post hau irakurtzen ari zarelako, eskerrak nere ama zoragarriari guzti hau posible egin duelako, esker mila Unibertsoari honaino ekartzeagatik nahiz eta bidean noizbehinka kexatu naizen, eskerrik asko hau guztia posible egin duzutenoi zuen babes, erosketa, partekatze, komunikazio ekintzekin. Josi eta kakorratz-lanean aritzeagatik benetazko grina dut, hezur burmuinetatik behatzen puntaraino, eta nire bizimodu bilakatzea niretzako oparirik hoberena da. Esker bereziak etxekotxikitxoari eman behar dizkiot, nire Argi, nire argia, eskerrak ni hautatzeagatik, egunero inspiratzen nauzu, bero ete energiaz betetzen duzu nire bihotza, bidean gidatzen nauzu eta garrantzitsua zer den eta zer ez den gogorarazten didazu. Eskerrak mila, miloika aldiz.

Honetaz gain, jakin ezazu urtarrilaren 8tik 20ra Lalocadelacasak atsedena hartuko duela Tenerife, bere irla maitea, bisitatzeko eta etxekotxikitxoak bere famili eta erroak ezagutu ditzan. Denbora tarte honetan egindako eskaerak urtarrilaren 20tik aurrera izango dira bidaliak. Newsletter-a bidalia izango da baina urtarrilaren 22ra arte itxaron beharko dezu Kakorratz-lanean Hasteko Online Kurtsoaren 6. gaia jasotzeko. Egun hauek deskantsatu, energiaz eta inspirazioz bete eta indarberriturik itzultzeko aprobetxatuko degu.

Kakorratz-lana: Nire Newsletterrari suskribatuta baldin bazaude, dagoeneko zure postontzian Lalocadelacasaren Kakorratz-lanean hasteko I Online kurtsoko 4. Gaian sartzeko esteka eta pasahitza izango dituzu:

  • Eredu bat interpretatu. Kakorratz-lanean erabiltzen diren eta orain arte ikasi ditugun oinarrizko puntuak isladatzeko ikurrak irakurtzen ikasiko dugu. Ondoren, ikasitakoa praktikan jarri dezazun pausoz pauso bi eredu jarraituko ditugu, bat lerro zuzenean eta bestea borobilean.

Oraindik ez bazaude suskribatuta, hemen izena ematera gonbidatzen zaitut: zure izena eta helbide elektronikoa jarri itzazu eta web orriko edukiarekin zeikusia duen informazioadun mail bakarra jasoko duzu astero.

Kakorratz-lanari buruzko informazio edo kuxidadeak: Ba al zenekian Ingalaterrako Victoria Erreginak kakorratz-lana oso gustoko zuela? Bai emaitza bai berak ere egitea. Adituek diotenez kakorratz-lanaren arteari bultzada eta balio soziala eman zien. Hona hemen bere irudi bat kakorratza duelarik eskuan jo ta ke!

Osagarriak: Lehengo astean esan bezala, prest daude dagoeneko Naia txikientzako lepokoak 1-2 eta 3-5 urte neurrietan. Azkar ibili gutxi geratzen dira eta! Hain dira leun eta goxoak…

Azken egun hauetan enkargu berezi asko sukaldatzen ari dira lantegian, hau aukera paregabea da laister eskuragarri izango dituzun osagarri berriak asmatu eta hauekin frogetan aritzeko. Txikitxoentzako atalean, oso gustoko izango dituzun motxilekin ari naiz lanean, bai oihal plastifikatuak, bai arbel oihala erabiliz. Eta helduentzat, gure eguneroko bizitza jasangarria egingo duten gauzekin ari naiz: edoskitzerako diskak, makillajea kentzeko oihalak, oihalezko zapiak hilerokoarentzat… Aurrerapenak ezagutaraziko dizkizut. Proposamen hauen artean baten batengan interes berezia izango bazenu, zalantzarik gabe konta iezadazu!

Bitartean… pasa pasa zaitez Online Dendatik, bertan Lalocadelacasaren osagarriak, bai zuretzat eta bai zure txikitxoarentzat topatuko dituzu. Ale bakoitza bakarra, maitasunez josia Lalocadelacasaren lantegian, alaitasun eta kolore anitzekoa eta material bereziak erabiliz sortua. Oso opari berezi, praktiko eta esklusiboak izango dira.

Mila esker hor egoteagatik.
Hobetzen eta ikasten jarraitu ahal izateko kurtsoari, web orriari, dendari buruz zure iritzia, ekarpenak ezagutzea oso gustoko izango nuke. Posta elektronikos ala hemen behean komentatuz egin dezakezu.

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut!

Urte berri On!

Oihana
Lalocadelacasa