Badirudi gertu dagoela kalera irtetzeko garaia, baina oraindik bertan geratuko gara apur bat gehiago. Zure etxean gogokoen dituzun bazter eta txokoak apaintzeko ideiak partekatzera etorri natzaizu gaur, kakorratzez egiteko proiektuez ari naiz, noski.  Gustoko izango dituzula espero det eta baita inspiratuko zaituztela ere.

Saskia: Saskiei buruz trapiloaren artikuluan idatzi nuen, hauen tamaina zure beharrei egoki dezakezu eta gainera, trapiloaz harago ere joan zaitezke. Adibidez, “cotton air”  hauek egiteko material aproposa da, baita ere rafia edo soka. Saskiari eman nahi diozun estiloaren arabera bat edo bestea aukeratu dezakezu.

Alfonbra: Alfonbrei buruz mintzatu nintzenean nire txikiarentzat bere lehenengo hilabeteetan lurrean aritzeko egin nuena erakutsi nizun. Adibide honetaz gain, “cotton air” materiala oso egokia da hauek egiteko, kakorratze egindako alfonbra batek oso polit apainduko du terraza, edo sukaldea, komuna… zure ohearen ondoan ere, “big cotton” bezalako material leuna eta biguna erabiliz, ukitu ederra emango dio, eta oinutsik zapaltzen duzunean leuntasun osoa sentituko duzu.

Mandala: Kakorratzez mandalak egitea oso ariketa terapeutikoa izan daiteke, eta amaitzean, alfonbra izatea ez baduzu nahi, edo erabilitako materiala edo honen, tamainagatik ez badu zentzurik hala izatea, paretan apaingarri bezala jartzea oso aukera polita da.

Zamau-babes eta baso-azpikoak: Zamau-babesak egin ditzakezu rafia, lihoa, kotoia bezalako materialez baliatuz. Mahai-zapi ala zamauarekin bat egin ditzakezu ala potoloagoak egin eta zuzenean mahaiaren gainean jarri. Ukitu berezia emango diote. Eta soberan dagoen hariarekin, baso-azpikoak egin ditzakezu, denak batean ikaragarri politak izango dira.

Manta: Kakorratzez egindako manta ohearen oinetan, eserleku edo sofan, sehaskan, haurra biltzeko, terrazako hamaka batean kotoiez… beti izango da erabilgarria eta kolorea, estiloa gehituko du dagoen lekuan. Hasiberria bazara kakorratz-lanean edozein oinarrizko punturekin, materiala ondo aukeratuz gero, ederra geratuko zaizu. Trebeagoa baldin bazera, erliebe edo marrazkidun manta liluragarria izango da!

Puff, zafu eta kuxinak: Puff eta zafuak borobilean landuz edota karratuan bi zati eginez kuxinak, zure gela ala egongelari aire berezia emango diozu. Aukeratzen duzun materialean dago sekretua, ez kolorea bakarrik, testura eta loditasuna kontutan hartzekoak izango dira. Puff eta zafuentzako puntu sinple edo marrazki sinpleak egitea material potolo bat erabiliz izango da aproposen. Hanpatuagoak geratuko dira big cotton bezelako materialak erabiltzen badituzu, eta lirain, edo rustikoagoak, agian, rafia edo “cotton air” erabiliz egiten badituzu. Más esponjosos quedarán con materiales como el “big cotton”, y más elegantes, o rústicos quizá, si los haces con rafia o “cotton air“. Kuxinak egiteko, aldiz, material leunak eta finagoak gomendatzen dizkizut, baina “big cotton”arekin ere orijinalak egin ditzakezu.

Zer iruditu zaizkizu? Proiektu hauek egiteko tutorialen bat prestatzea nahi? Hilabetean behin etxea apaintzeko proiektuei buruzko tutoriala egitea pentsatu det? Zer deritzozu? Egingo zenituzke?

Mila esker hor egotegatik.
Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut eta sormena ondoan izan dezazula kuarentena garai honetan!

Oihana
Lalocadelacasa