Zure haurtxoarekin edonora joateko 5 ezinbestekoak

Ama edo aita baldin bazara, jakingo duzu zure txikitxoarekin irtetzerako orduan, nahiz eta parkera tartetxo batez izan, gainean eramateko ezinbestekoak daudela badakizu. Bakoitzak bere trikimailu eta antolatzeko modua ditu, nik, gaur, gainean beti daramatzadan gauzak aurkeztuko dizkizut, bai txikia soinean eramaten badut, bai kotxez eta bai karritoarekin irtetzen bagera.

Amatasunean izan dudan esperientzian eta honetan zehar izan ditudan beharretan oinarritu ditut nire produktuen diseinuak, oso praktikoak dira eta erabiltzeko erosoak, aldi berean, Lalocadelacasaren kolore eta alaitasuna dutelarik. Ea gustoko dituzun.

1) Erabilera anitzerako Alejandra toailak

Toaila hauek Lalocadelacasako txikien ekipoan sartutako azkenetarikoa dugu, baina horregatik ez du praktikotasun gutxiago. Askotan, gure txikitxoekin erabilera bakarreko zapitxoak erabiltzen ditugu gure txikitxoekin, eta nahiz eta hauek ekolojikoak izan daitezkeen, batzuetan bere erabilera ekidin dezakegu toaila txiki eta erabilgarri honekin. Gure ekonomiak eta gure planetak eskertuko digute. 😉

2) Beñat Zentzumen Mantatxoa

Eskuz egina minky oihala eta kotoizko oihala elkartuz, Beñat zentzumen mantatxoak ehundura desberdinetako zintak ditu alboetan, zure umeak hozkatu, ukitu, miazkatu… ditzan. Minky oihala oso leuna da, lasaigarria eta zure usaina hartzen du, ondorioz bularrean jarri dezakezu gau batez eta ondoren, txikiaren ondoan jarri zure usaia gertu izan dezan.

Eta pasioan goazenean? Zentzumen mantatxoa sehaskan, hamakan, karritoan, ohean edota lurrean bertan jar dezakezu, jostailu baten moduan. Zure haurra liluratuko du! Espazio gutxi hartzen du eta oso erabilgarria da.

3) Monika Valissette-a

Barrubiguna duen poltsa hau gauza askotarako da aproposa, bere konposaketan duen oihal konbinazio eta tamainaren arabera:

  • Nezeser edo botikin moduan, barrubiguna eta oihal iragazgaitzak dituela: eguzkirako eta ipurdirako kremak, arnikadun stick zoragari eta majikoa, gasa edo tiritak, erabilera anitzerako toaila, klorhexidina spray-a (betiko merkromina bezelakoa baina kolorerik gabe)…. eramateko guztiz aproposa.
  • Jakientzat, guata termikoaz barrubiguna eta oihal iragazkaitzak dituela: merienda, bazkari edo edozein orduko jakiak eramateko aproposa da, jakien tenperatura mantentzen du eta oihal heze batez garbitzen da.  Beharren arabera tamaina ezberdinetan egin daitezke. Oso erosoak dira!

4) Manta Jana

Jana manta neguan soilik izan daitekeela pentsa dezakegu, baina ez da horrela, oso klima beroetaz gain, orokorrean manta hau oso ongi datorkigu haurra urrumatzeko, siesta bitartean gainean jartzeko, bai karritoan bai lurrean ala kotxean... porteatzen badugu ere eta hozten badu, mantarekin estali dezakegu gure txikia. Bere lehenengo hilabeteetan lurreko manta bezela ere oso aproposa da. Hain da leuna… zuzenean lasaituko du gure haurtxoa.

5) Leah pardelak aldatu eta gordetzeko oihala

Eta azkenik, Lalocadelacasaren izarretatik bat, Leah pardelak aldatu eta gordetzeko oihala dugu. Kotoidun oihalekin josia dago, hauen artean, zati batzuetan oihal iragazkaitzak erabiliz. Aldatzeko oihalak kotoi guata darama barnean etzateko orduan zure txikiarentzat erosoagoa izan dadin.

Dena batean daramazu, pardelak, zapitxoak eta aldatzeko oihala. Haurra soinean eramanez gero, motxilan sar dezakezu, karroan bazoaz, saskian eta kotxean, aldiz, poltsan…  Edozein lekutan, komuna publikoetan, mendian, mahai batean, edonon, atera eta dena daukazu eskura pardel aldaketa egiteko. Ezinbestekoen artean ezinbestekoena, zalantzarik gabe. Jaiotzatik bere ia 2 urte hauetan, gurekin dator beti.

Mila esker hor egoteagatik, gustoko izan duzulakoan nago.

Zeintzuk dira zure ezinbestekoak?

Gogora ezazu “etxeko eroa” (La loca de la casa), irudimena, jolasean jartzea!

Egun zoragarria izan dezazula opa dizut,

Oihana
Lalocadelacasa